XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

lerro honen berekitasunetatik abiatuta denborarenak inferitzen ditugu, bat izan ezik, hots, lerroaren zatiak aldi berean direla, denboran, berriz, bata bestearen ondoren.

Hemendik abiatuta argitzen da era berean denboraren errepresentazioa bera begiespena dela, bere hartueman guztiak kanpoko begiespen batean adieraz baitaitezke.

c) Denbora oro harrezko agerpen ororen apriorizko baldintza formala da.

Espazioa kanpoko begiespen ororen forma huts gisa kanpoko agerpenetara baino ez da zedarriztatzen apriorizko baldintza den aldetik.

Aitzitik, errepresentazio oro bere baitan, kanpoko gauzak objektutzat izan edo, izan ez arren, gogamenaren determinazioa den aldetik barneko egoerari dagokionez; barneko egoera hau, ordea, barneko begiespenaren baldintza formalei, eta beraz, denboraren baldintzei dagokienez gero, orduan denbora agerpen ororen apriorizko baldintza da oro har, eta gainera, barneko agerpenen (gure arimaren) baldintza zuzena da, eta horrela zeharbidez kanpoko agerpenena ere bai.

A priori esan badezaket kanpoko agerpen oro espazioan dagoela eta espazioaren hartuemanen arabera a priori determinatuta dagoela, orduan barneko sentsuaren printzipioaz erabat orokorki esan dezaket agerpen guztiak oro har, h. d., sentsuen objektu guztiak denboran daudela eta halabeharrez denborazko hartuemanetan daudela.

Geure burua barnetik begiesten dugun eraz eta begiespen honen bitartez kanpoko begiespen oro ere indar errepresentatzailean jasotzeaz abstraitzen badugu, eta beraz, objektuak beren baitan izan daitezkeen moduan hartzen baditugu, orduan denbora ez da ezer.

Agerpenei begira besterik ez du baliotasun objektiboa, hauek jadanik gure sentsuen objektu gisa onartzen ditugun gauzak baitira; baina ez du objektiboa izaten jarraitzen gure begiespenaren sentimenaz, eta beraz, guri berezia zaigun errepresentazio-eraz abstraitzen badugu eta berbaitango gauzez hitz egiten badugu.

Denbora, beraz, gure (giza) begiespenaren baldintza subjektiboa besterik ez da (beti sentsuzkoa den begiespenaren baldintza, h. d., gu objektuez afektatuak garen heinean), eta bere baitan, subjektutik at, ez da ezer.

Eta halabeharrez da era berean objektiboa agerpen orori begira, eta beraz, guri esperientzian agertu ahal zaizkigun gauza orori dagokionez.

Ezin dugu esan gauza guztiak denboran daudela, zeren oro harrezko gauzen adigaian beren begiespenaren era guztiez abstraitzen baita